
“Gainsbourg gainbegiratuz” (2008).
Disko hau Juankar Landaren proposamena izan zen, Serge Gainsbourg abeslari frantziarra omentzeko. Juankar Landak berak proposatu zidan Les cigarrillos kantua egiteko. Oso frantsesa, 70. hamarkadako usaina duen bossa erritmoarekin. Hau da emaitza:
Donostiako La Ventana Indiscreta estudioa

“Hotsak dantzan” (2007).
Jimmy Bidaurreta musikariari enkargatu zioten Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko zenbait artisten kantuak nahasteko, honen emaitza Hotsak Dantzan izeneko diskoa izan zen, Dantza Baltza zigilu berrian argitaratu zena. Nire errepertoriotik Proposamena aukeratu zuten ondoko hauxe egiteko:
Jimmy Bidaurretak eginiko re-mixa


“Aste Nagusia 25 urte” (2002).
Disko honetarako “Gona motzeko gau laburrak” izeneko kantua egin nuen eta Rafa Ruedarekin grabatu genuen Tio Pete estudioan. Tango baten oinarrian Rafaren gitarra “bitxia” sartu genuen, Rafa Acevesen piano izugarriarekin. Non dago Athleticeko himnoaren zatia? Entzun emaitza:
Hona hemen hitza:
Argiak, kotxeak, ilun da ibaia, Bilboko karriketan
afrikar doinuak, gaur gelditu gara arabearrean afaltzera.
Gona motzeko gau laburretan ikaratzen zait bihotza,
azken taberna beti azkenaurrekoa delako Bilbo Hirian.
Hartzazu basua eskutan, lagun zaharrak eta ardoa,
horren ezean ez baitago hemen bizirik irautea.
Zebrabidean ikusi zaitut, galdu zara Gran Via partean,
jende asko biltzen delako gau festa daukagunean.
Ibaiko hondarra negarrez doa urak eramaten duenean
itsaso zabal handiegian galtzera daramanean.
Hartzazu…
Bilbo txikia izkutatzen da lotsaz mendi hauen artean,
zarata gutxi egin behar dela gauez ateratzerakoan,
ez dadin esna aita errietari, ez dadila amatxo kezka,
Bilbo Zaharreko kaletan barna izango garelako lizunak.
Hartzazu…


0 iruzkin ↓
Ez dago iruzkinik.
Utzi zure iruzkina