Hile honen azken egunean Gordexolan egongo gara akustiko bat egiten. Natxo Beltran, Rafa Aceves eta hirurok ekingo diogu kontzertuari. Errepertorio zabala, Marjinalia, nola ez, Gauak neskak, Hegazkinen arima, eta Nire leihoak, denak agertuko dira ukitu berezi batekin, formatu honetan, beste batzuetan esan dudan bezala, oso aske sentitzen baikara, inprobisazio eta bat-batekotasunari leku handia emanez. Abuztuari eta oporrei esango diegu agur, aire ozenez.
Entries from Abuztua 2008 ↓
Gordexolan 31an
Abuztua 27th, 2008 — Besteak
Gasteizko gauak eta loreak
Abuztua 10th, 2008 — Besteak
Gasteizko kontzertua joan zen. Inkondizionalak hor egon ziren, kontzertua disfrutatzen. Gu ere bai. Soinu ona eta leku atsegina. Tapiak esan zidan lore asko bota nizkiola aurreko post-ean, ez ziren loreak, egiak baizik. Bakarrik ikusi behar zen nola jarri zuen plaza bere emanaldian. Jendez lepo. Gu, gure maila xumeagoan ondo atera ginen. Galdu zutenek, galdu zuten. Atzean daramadan banda entzutea luxu bat delako. Aukera gehiago edukiko duzue, jakina, horraino hurbildu ez zinetenok. A, bide batez esan, Tapiarekin saxoa jotzen duen Mixel Ducau gitarra jole mitikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuela, berba-zale eta gertua sumatu nuen Mixel. Gauaren hondarrean, etxerako bidean, Jonan Ordorikak agur egin zigun: oso kontzertu ona eman duzue, esan zigun, edo halaxe gogoratzen dut nik, behinik behin. Bueltako bidean, Dominique A eta Eff Barzelay egon ziren kotxeko cd-an, lasai abesten, Gasteizko burrunba atzean uzten genuen bitartean.
Gasteizerako prest
Abuztua 2nd, 2008 — Kontzertuak
Gasteizen egon behar dugu abuztuaren 7an, Aiotz plazan (portzierto, Joseba Tapia ere bertan egongo da pixkat lehenago, munduak dituen kasualitateak! Oraintxe bertan egon bainaiz berarekin hizketan telefonoz eta post hau idazteko sarera jo dut jakiteko zenbait datu, eta hara non ikusten dudan berak ere joko duela, leku berean eta egun berean. Honek arratsaldea alaituko dit, Tapia oso jende jatorra delako, musikari aparta izateaz gainera). Kontzertu hau ere banda osoarekin egingo dugu eta hitz ematen dizuet energia handiko kontzertua izango dela. Berdin dio zer dagoen inguruan (Barrikada eta Rosendok jotzen dute Foru plazan, eta hori, jakina, konpetentzia handia da). Guk ziur dakiguna da proposamen berria daramagula, eta Tapiak berotutako giroa izateak garantia bat dakarrela. Gau ederra izango da 7koa. Zinez!



