Besteak
Hamaika Telebistan (B aldeko kantuak)
Azaroa 25th, 2010 — Besteak
Disko berriari buruzkoak
Urria 1st, 2010 — Besteak
EUSKARAZ:
Xarma berezia dute B aldeko kantuek musika zale askorentzat, Txuma Murugarren horien artean. Horrela azaldu du diskoari izenburu hori jartzeko arrazoia: “Diskoa egiteko orduan, 60-70eko hamarkadetako singleak izan ditut buruan. B aldeak beti gustatu izan zaizkit gehiago A aldeak baino, hit baten arrakastaren azpian ahaztuta gelditzen diren kantu minberati eta ahulak, horiek maite ditut gehien”.
Era berean gozo, era berean hits. Murugarrenek berak ematen digu bere kantuen definiziorik egokiena Gozo eta hits abestian. Musikari dagokionez Murugarrenek grabatu dituen kantu alaienetako batzuk aurkituko dituzu disko honetan, lelo kutsagarri (Gozo eta hits) eta ia euforikoak (Jasanezina bizitza) eta bizipoza transmititzen duten erritmo jostalariak (Mugaz gaindiko bidaiak), baina aldi berean tonu beltzari eusten dio hitzetan.
Belztasun hori ez dagokie hitzei bakarrik, soinuak ere musika beltzera eramaten gaitu hainbat momentutan; haize tresnen eta teklatuen protagonismo handiak 60ko hamarkadako soul eta disko musika baitakarte gogora.
Hauek dira Txuma Murugarrenen B aldeko kantuak, “kantu arantzadunak, bihotz gabeak, kantu zitalak, inork maite ez dituenak, hondamendi batetik erreskatatu nituenak”.

CASTELLANO:
Las caras B, quizás por ser canciones sin suerte, tienen un encanto especial para muchos aficionados a la música, Txuma Murugarren entre ellos. Esa es la razón por la que ha titulado así el disco: “A la hora de hacer el disco me he acordado de los singles de los años 60 y 70. Las caras B siempre me han gustado más que las caras A; esas canciones delicadas y débiles es con las que más disfruto”.
Al mismo tiempo dulce y triste. El propio Murugarren nos da la mejor definición posible de sus canciones en uno de los temas del disco. Encontrarás en este trabajo algunas de las canciones más alegres, musicalmente hablando, que ha grabado Murugarren, con estribillos efectivos (Gozo eta hits) e incluso eufóricos (Jasanezina bizitza) o ritmos juguetones que transmiten ganas de vivir (Mugaz gaindiko bidaiak), pero a la vez se mantiene el tono oscuro que impregna las letras, directas y sin rodeos.
La negritud no está sólo en las letras, sino que el sonido del disco nos remite a la música negra en muchos momentos. Los arreglos de instrumentos de viento y los teclados recuerdan el soul y la música disco de los 60, por ejemplo en esa pareja espléndida que forman Kantu xalo bat –con un crescendo espectacular)- y Jasanezina bizitza. También hay espléndidas canciones pop –B aldeko kantuak es carne de radio y en Gozo eta hits destacan las guitarras de Rafa Rueda y Miguel Ramirez-, y no falta el toque bohemio.
Estas son las canciones de la cara B de Txuma Murugarren, “canciones que se mantienen de pie igual que los cipreses altos y solitarios, canciones que no se escuchan en la radio, canciones que rescaté del desastre”. Una nueva entrega de espléndidos temas.
B ALDEKO KANTUAK
Uztaila 2nd, 2010 — Besteak
Disko berria egina dago. B ALDEKO KANTUAK izango du izena:
“b aldeko kantu horiek, irratian entzuten ez direnak,
belarriak zikintzen dituztenak.
Alde ilunekoak gara, atzeko gelaxkan gorde zirenak,
ez gara ederrak, jendeak ez gaitu maite
eta min egiten dugu kantatzean…”
Hilabete honen amaieran diskoaren “make off”-a jarriko dugu hemen eta Youtuben, eta diskoa kaleratzen denerako bideo pare bat ere egina nahiko genituzke (ikusiko dugu). Diskoa egiteko orduan, 60-70 hamarkadetako singelak izan ditut buruan, B aldeak, jakina, beti gustatu izan zaizkit gehiago B aldeak A aldeak baino, hit baten arrakastaren azpian ahaztuta gelditzen ziren kantu minberati eta ahulak, horiek maite nituen gehien, eta uste dut bide horretatik joan direla nire kantuak, B aldeko kantu arrakasta gabe horiekin zerikusi handia daukate. Hauek ere bai, kantu eder baina zorte txarrekoak. Entzun ondoren esango didazue.
TXUMA ETA AUDIENCE
Maiatza 12th, 2010 — Besteak
Disko berrirako Audience talde gernikarrak kantu baten bertsioa egin du.
“GAUR GAUEAN” from Hannot Mintegia on Vimeo.
DISKO BERRIA BIDEAN
Martxoa 8th, 2010 — Besteak

Disko berrirako abestiak bildu ditut jada, eta orain haien artean entresaka egiteko garaia heldu da. 15 kantu daude lehian, horietatik 10 bat joango dira diskoan. Maketa etxean grabatu ostean bandarekin egin ditugu lan-saioak, eta martxoaren 22ko astean azken lau entseguak egin ostean, 26an sartuko gara grabatzera “Lamiñak producciones” estudioan, Lastra soinu-teknikariarekin. Saltsa horretan, Rafa Aceves (teklak), Miguel Ramirez (gitarra), Rafa Rueda (gitarra), Natxo Beltran (bateria), Ekaitz Hernandez (baxua) eta Asier Ituarte (haizeak) bilduko gara diskoa atontzeko.


