Abesti galduak

Atal honetan jarriko ditudan abestiak, hau dela bestea dela, ez ziren sartu inongo diskotan, umezurtz gelditu ziren. Agian egun batean abesti umezurtz guztiok hartu eta Abesti galduak izeneko disko bat egin beharko da.
Imajinatzen dut nolako bizitza izan duten kantuok, besteen lehian galdu zuten hauek. Honez gero ohituak egongo dira beren patuarekin, galtzaileak dira, irabazleen “biba astunak” behin eta berriz aditzen. CD-R batean gelditu ziren gordeak, ahaztuak, edo ordenagailu baten disko gogorrean, izen egokia eta behin betikoa ere ez genien inoiz jarri, laburdura batez edo behin behineko zen baina betirako gelditu zaien hitz geza batez bataiatu genituen. Noizean behin, denbora pasa gauza zaharren errepasoa egiten dugunean, aurkitzen ditugu euren txokoan, eta beste aukera bat izango balute bezala, saiatzen dira sortu zenitueneko ilusio berbera zugan pizten, baina sentimendu lauso eta urrun bat besterik ez da kantu galdu hauek sor dezaketena. Elbarriak dira betirako.

“Mozkor”.

Atal honetako lehenbiziko abesti hau 2001ean sortu zen arratsalde batez. Garai hartan Sanfuentes izeneko Bizkaiko herri txiki batean bizi nintzen, tailerra izandako lonja batean. Bigarren diskorako lan egiten ari ginen Rafa Rueda eta biok, eta atera berri nuen lelo bati bueltak ematen hasi gintzaizkion. Azkenean ahots geruza pila bat jarri genituen, 50. hamarkadako ahots-laukote xelebre horien modura. Bitxikeria bezala jaio zen eta hala gelditu da. Izena ere ez naiz oroitzen zergatik jarri genion. Aurkituko al du inoiz bere lekua?

Mozkor:

iruzkin 1 ↓

#1 acevexin castillos rafael on 2008, Abuztua, 29 - 1:31 am

IZUGARRIA.

 

Utzi zure iruzkina