Mirande Kabareta

mirande-kabareta

Argazkia: Joseba Barrenetxea

Aurtengo Korrika Kulturalerako Edorta Jimenezek testu bat atondu du Jon Mirande idazle eztabaidagarriari buruz. Testu jostaria eta garratza da. Gilkitxaro antzerki-taldeak antzeztuko du eta Rafa Acevesek eta biok jarri diogu musika. Kabareteko giroan murgilduta, nola ez, Bob Fose-k 1972an zuzendu zuen filmaren musika erabili dugu sarrerarako. Marlen Dietrich ere izan dugu kontuan Lili Marleen kantuaren bertsioa egiteko orduan. Guk ere kantu pare bat sortu dugu saltsa honetarako. Hemen jarriko dizuedanak, Acevesen musika darama, Jon Miranderen Pigalle poemarekin. Grabazioa momentukoa da, Rafaren etxean di-da batean egindakoa. Ez bilatu soinu kalitate handirik.

Pigalle:

Mirande Kabaretarekin ibiliko gara hurrengo hilabeteetan, lehenbiziko emanaldia Bilboko “El balcón de la Lola” lokalean egingo dugu otsailaren 26an. Gero Donostiako Doka kafe-antzokian martxoaren 7an, Gasteizko “El jardin de Falerina” kafetegian martxoaren 13an, Igorreko Kultur Etxean martxoaren 14an eta Altsasuko Lortia kultur-gunean martxoaren 28an. Momentuz horiexek dituzue.

2 iruzkin ↓

#1 ptx ! irratia.com on 2009, Otsaila, 17 - 10:45 pm

Ederra kantua.
Emanaldia be, zinez atsegina izango delakoa. Ikusiko gara, eta gorantziak gilkitxarotarrei.
Biba zuek!

 
#2 Joseba Barrenetxea on 2009, Otsaila, 21 - 2:16 pm

Ederra kanta!
Irrikitan nago antzezlana ikusteko (ta entzuteko).

 

Utzi zure iruzkina