Gasteizko gauak eta loreak

Gasteizko kontzertua joan zen. Inkondizionalak hor egon ziren, kontzertua disfrutatzen. Gu ere bai. Soinu ona eta leku atsegina. Tapiak esan zidan lore asko bota nizkiola aurreko post-ean, ez ziren loreak, egiak baizik. Bakarrik ikusi behar zen nola jarri zuen plaza bere emanaldian. Jendez lepo. Gu, gure maila xumeagoan ondo atera ginen. Galdu zutenek, galdu zuten. Atzean daramadan banda entzutea luxu bat delako. Aukera gehiago edukiko duzue, jakina, horraino hurbildu ez zinetenok. A, bide batez esan, Tapiarekin saxoa jotzen duen Mixel Ducau gitarra jole mitikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuela, berba-zale eta gertua sumatu nuen Mixel. Gauaren hondarrean, etxerako bidean, Jonan Ordorikak agur egin zigun: oso kontzertu ona eman duzue, esan zigun, edo halaxe gogoratzen dut nik, behinik behin. Bueltako bidean, Dominique A eta Eff Barzelay egon ziren kotxeko cd-an, lasai abesten, Gasteizko burrunba atzean uzten genuen bitartean.

0 iruzkin ↓

Ez dago iruzkinik.

Utzi zure iruzkina