Errealitatea (Azkoitia 2008)

Azkoitiako Baztartxon egindako kontzertuaren lagin pare bat jarriko dizkizuet ondoren. Lotsagabeki. Soinua zuzenean hartutakoa da, ez dago manipulaziorik, konturatuko zarete batzuetan nahasketa pixka bat beharko lukeela, bolumenak disparatu egiten dira, edo instrumentu batzuk lakarregi sartzen. Baina hau da zuzenean jo genuen bezala (aretoan bestelako moduz entzungo zen, noski, presio handiagoz eta doinu beteagoz ziurren), baina honek badauka bizitasun berezi bat, eta instrumentuak, ahotsa, bere soilean oso erakargarriak direlakoan nago. Gainera, Asier Ituarteren tronboia agertzen da diskoan ez dagoen abestietan, eta oso ukitu frantziarra ematen die abestiei, Mercury Rev ere burura ekar dezake bere tronboiaren soinuak zenbait pasartetan, hemen jartzen dizuedan “Autoak goizaldean” bertsioan adibidez. Erreal eta gordin, lotsagabe, disfrutatu.

Bizitza toki ederra:

Autoak goizaldean:

5 iruzkin ↓

#1 agurital on 2008, Ekaina, 14 - 11:57 am

Aupa Txuma. zorionak blogagatik!!! Ondo segi.

 
#2 karramarro on 2008, Ekaina, 14 - 3:45 pm

Buf. Autoak goizaldean me encanta, pero con ese trombón es una pasada.

 
#3 bassmatti on 2008, Ekaina, 20 - 10:50 am

iepa mutil! blog ederra! abestiak ere, primerakoak!

 
#4 Iban Arantzabal on 2008, Ekaina, 20 - 1:15 pm

Fitxauta! Jarraittuko juau pistia.

 
#5 Mikel on 2008, Ekaina, 25 - 11:07 am

Aupa Txuma! ederrak kantuak! Iraetan eman zenun kontzertua bezain ederra

 

Utzi zure iruzkina